XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
K:Etxebizitzetarako aterik ez
Kalkuluaren arabera, 24 edo 25 zenbakiduna izango da.
Bi bat gizonezko heldu bertatik urtetzen ikusten ditut, bakoitza bere aldetik eta bata bestearen ondoan.
Tabernari gizonezkoa, heldu heldua, iadanik ezaguna zaidana noizbehinka bazkaltzen egon naizelako azken aldi honetan.
Betaurrekoduna, garaia, lodia.
Jendea, Sendejako etxeen aldetikako bidegainean zehar.Jende asko dabil, bi aldetaruntz.
Emakumezkoak izango dira gehiengoa.
Hauen adina heldu heldua da, nagusiki; helduak ere badira.
Eskutan eskupoltsa dotorea edo plastikozko beste poltsa bat daramate.
Batzuek, biak daramatzate.
Alde Zaharreruntz dihoaztenek, hutsak.
Handik berritzultzen direnek, beteak.
Soineko manga motx eta jertxez jantzita daude gehienak edo.
Normal jantzita, hots, kaleko eguneroko jantziz.
Hiru emakumezko bakarrik ikusten ditut eskukarro
Gizonezkoak heldu helduak eta adinekoak ikusten ditut.
Alkandora manga motxez.
Eskuak hutsik, gehienek behintzat, pasealari itxura batekin.
Batzuek egunkariren bat daramate eskuren batean, bil bildurik.